Aurten Hondarribian ospatuko den “San Silvestre 2022 Solidarioa“-ren laguntzaile gara. Lasterketa abenduaren 31an izango da, 16:30etan (irteera San Pedro kaletik).
Sport Mundik antolatutako lasterketa solidario honek ADELA Gipuzkoarentzat, Euskal Herriko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteen Federazioarentzat, dirua bilduko du.
- Izena emateko: www.kirolprobak.com
- Prezioa: 17€ (20€ abenduaren 21etik aurrera). Bildutako diru guztia ADELA elkartearentzat izango da.
- Kamiseten banaketa: Sport Mundin, abenduaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 20:00etara.
